RSS
Ongietorri, Bienvenidos, Welcome. Zinearen ikasle eta maitalea. Estudiante y amante del cine. Cinematography student and lover. Gozatu, disfrutad, enjoy it! Eskerrik asko, Muchas gracias, Thank you!
.

El Aprendiz


Zapatu (larunbata) eguerdian izan zan "El Aprendiz" reality show-aren lehen saioa. Programak, nahiz eta muntaia itzela izan, ez zuen uste izana besteko audientziarik izan (momentuko share-aren %4,2 hain zuzen be; gutxigora behera 500.000 ikusle izan ziren).
Reality-a Luis Bassat enpresari eta publizistaren gidaritzapean dago, eta bera da 16 enpresarietako bati lanpostu bat eskeiniko diona. Enpresari horiek talde bitan banatuta daude; alde batetik neskak eta bestetik mutilak. Zapatuan izan zen saioan, lanpostuarengatik borrokan ari direnek azeitunak, tipulatxoak eta pepinotxoak saldu behar zituzten Madrid eta bere inguruetan. Talde biek taktika ezberdinak erabili zituzten; mutilek atez-ate eta plaza batean saltzea erabaki zuten neurrian, neskek plaza batean soilik saltzen zituzten. Hala ta guztiz ere, emakumeen taldea izan zen irabazi gehien atera zituena. Nahiz eta neskek irabazi, Bassatek eta bere lankide Regina Knaster eta Heinrich Joos-ek irabazi oso urriak zirela esan zieten leihakide guztiei.
Mutilek lehen froga galdu zutenez gero, haien taldeko 3 kidek, Bassaten aurrean bere burua defenditzeko aukera izan zuten kaleratuak izan ez zitezen. Azkenean, lanpostuari agur esan ziona Javier Martin izan zen; zeinak azken unerarte bere umiltasunari uko egin zion.
Programa honen hurrengo atala, gaur gauean izango da eta 15 leihakideek duten erronka, jatetxe tematiko bat aurrera eramatea izango da. El Aprendiz-en saioak astelehen gauetan izango dira, 22.15etan.
"Despedir es muy duro pero hay que hacerlo si se quiere ser justo." Luis Bassat
 

Copyright 2009 MGM Films. All rights reserved.
Markel Goikoetxea.